Página 1 de 1

Batzarren bat Arraten, azkenean?

Publicado: Dom Feb 20, 2011 4:07 pm
por Gozoki
Eta Kitto astekariak bere azken alean argitaratu duenez, Gestora berriak "batzarretan parte hartzeko bazkideak lortzeari ekin dio". Ez dakit nola interpretatu albistea, egia esateko. Berorrek, literalki dio bilatzeari ekingo diola, beraz, ez dauzkanen bila joango dela. Galdera zera da, eta egun bazkide direnak zer? Egia esateko aldizkaritik jakiteak zalantzak areagotzen dizkit.

Baina tira, edonola ere batzarren bat aurreikusten dutela dirudi. Hobe berandu inoiz ez baino.

Hauxe Eta Kittoren albistea:

"(...) Bestalde, gestora berria lanean hasi da entitatea berritzeko eta batzarretan parte hartzeko bazkideak (ahotsa eta boto ahalmenarekin) lortzeari ekin dio."

Publicado: Mar Feb 22, 2011 9:19 pm
por Minardi Team
Badirudi bai egongo dela. Ikusiko dugu hurrengo hilabeteetan, ea sortea dugun eta gauza onak ateratzen diren.