Fran Garagarzari elkarrizketa

Foro de la Sociedad Deportiva Eibar. Opiniones Liga 2019-2020, encuestas, fichajes, fotos, previas de partidos ..
Responder
Eibarbilly
Segunda división A
Segunda división A
Mensajes: 60
Registrado: Vie Ago 08, 2014 11:45 pm

Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por Eibarbilly » Sab Ago 22, 2015 12:18 am

0 x

Ipurua_beteta
Clase mundial
Clase mundial
Mensajes: 657
Registrado: Mié May 12, 2010 10:22 pm
Ubicación: Eibar

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por Ipurua_beteta » Sab Ago 22, 2015 10:27 am

:D
Eibarreko bulegoetan zaleak dabiltza, harrerako langilearekin bakoitza bere gauzak egin nahian. Atzealdean, ingelesez ari dira bi pertsona; bat etxekoa da, idazkaritza teknikoko kidea, eta bestea, ezezaguna. Bi horiek bulegoetan barrura egin dute, eta kontrako bidean azaldu da Fran Garagarza (Mutriku, Gipuzkoa, 1969), Eibarreko kirol zuzendaria. Baliteke ezezaguna jokalariren baten ordezkaria izatea. Horrelako zenbatekin ez ote da egon uda honetan Garagarza… Bere lana du azkenean, eta gogotik egin du aurten ere. Fitxaketez, lortutako eta lortu gabekoez, eta taldeaz hitz egiteko, bilera gelako mahai luzearen inguruan eseri da.

Jokalari gehiago fitxatuko dituzue?

Bai. Abuztuaren 31ra arte dago fitxatzeko epea, eta jokalari ia guztiak hemen daude. 11 fitxatu ditugu. Atzeko lerroan jokalari bat gehiago behar dugu, erdiko atzelari bat. Badakigu zer nahi dugun, eta ari gara pausoak ematen halako bat ekartzeko.

Behar hori betetzeaz gain, aukera onen bat azaltzen bada ekarri egingo duzue?

Taldea hobetzeko aukera ikusten badugu, ekarri egingo dugu. Gainera, badakigu zertan hobetu nahi dugun.

Jokalariak fitxatzeko orduan, negoziazio prozesu bakoitza ezberdina izango da, eta egokiera deserosoak ere igaro beharko zenituen, ezta?

Badira abagune txarrak. Nahi duzun norbait ekartzen ez denean, ez duzu ondo pasatzen. Baina beste aldera ere gertatzen dira gauzak, eta negoziazio batzuk azkar-azkar egiten dira, baiezkoarekin. Hori da, esate baterako, Adrian Gonzalezen kasua. Eibarrera etorri nahi zuen, eta hamabost minutuan erantzun zion mahai gainean jarritako kontratuari. Beste batzuk luzeagoak izan dira, eta, bat aipatzekotan, Borja Bastonena esango dizut. Zailtasun handiak izan ditugu, eskaintza asko izan dituelako, eta, lehian talde asko sartzean, fitxatzeko aukera murriztu egiten da. Baina Bastonek asko jarri du bere aldetik hona etortzeko, eta gurekin da.

Jokalari jakin bat fitxatzeko gogoarekin geratu zara?

Raul Albentosa ekarri nahi genuen, gure ikurretako bat ere badelako. Eskaintza ona egin genion, eta asko pentsatu zuen. Utzita etorriko zen, etorri izan balitz. Baina, azkenean, bi talde sartu ziren tartean, eta Malaga aukeratu zuen. Guk eskaintza egin genionean, ez genekien ziur Lehen Mailan ariko ginen edo ez, eta taldearen osaera nolakoa izango zen ere ez geneukan erabat finkatuta. Albentosak ere zalantza egin zuen, eta Malaga aukeratu zuen.

Lehen Mailan ariko zineten ziurtasuna ez edukitzea oztopoa izan da jokalari batzuk fitxatzeko orduan?

Kasu batzuetan, bai. Baina gutxi batzuk dira. Gehiago izan dira zalantza horri begiratu gabe etorri direnak. Luna, Keko eta Sergi Enrich aurrenetakoak izan ziren etortzen, eta orduan ez genekien Lehen Mailan segi behar genuen edo ez. Eta baiezkoa eman zioten gure eskaintzari. Eskaintzak Lehen Mailakoak egin ditugu kasu guztietan, hori bai. Mendilibarrek balizko fitxaketekin izandako solasaldietan ere Lehen Mailako aukeraz hitz egin zen.

Fitxaketa guztiak lotzen dituen ezaugarriren bat badago?

Bai, badago. Bat da gosea duten jokalariak direla, pausoak eman nahi dituztenak. Bestea da Eibarra etortzeko gogoa edukitzea eta gure egitasmoarekin bat egin nahi izatea. Baten batek esan dezake Ivan Ramis ez dela sartzen ezaugarri horietan, jokalari beterano samarra delako, baina harekin hitz egitean garbi esan genion zer nahi genuen berak ematea, eta onartu egin du hori. Taldearen batez besteko adina 26 urte da, eta gaztetu egin dugu iragan sasoitik. Horrek ematen du aditzera gosea aurkitu nahi izan dugula. Eta denak daude gosez, batzuek Lehen Mailan esperientzia eduki arren, baina horien kasuan ere badute gose hori, erakutsi beharreko zerbait.

Fitxatutako batzuek ez daukate esperientziarik Lehen Mailan.

Hala da. Baina azken urteetan taldean dauden jokalariek badute iaztik. 11 jokalari fitxatu ditugu, eta Lehen Mailan arituak dira Adrian, Riesgo, Di Santo, Luna eta Ramis. Beste seiek ez dute esperientziarik Lehen Mailan, baina horrek ez gaitu kezkatzen. Behetik gora datozen jokalariak ere nahi ditugu gurekin, eta Bigarren Mailan bakarrik jokatu duten horiek oso maila onean aritu dira maila horretan.

Fitxaketa guztiek daukate entrenatzailearen oniritzia, ala klubak bere kabuz fitxatu du norbait?

Eskutik goaz entrenatzailea eta kluba. Mahai gainean izenak egon dira, eta entrenatzailea bera da nagusia, berak erabakitzen du. Ondo moldatu gara. Batzuetan, berak esan izan digu halako jokalaria ezagutzen duela, eta merezi duela ekartzen saiatzea; eta beste batzuetan, guk izena eman eta hura ere arduratu da jokalari horretaz informazioa lortzen. Hark jakin gabe, ez dugu inor ekarri.

Mendilibarrek erdi-punta ona behar duela esaten du beti. Simone Verdi da jokalari hori?

Bai. Beste batzuk ere eduki ditugu fitxatzeko, eta Verdi aukeratu dugu azkenean. Erdi-punta ona da. Aurrelariaren atzeko hiruko lerroan edonon joka dezake, erdian moldatzen bada ere ondoen. Bi oinak ondo erabiltzen ditu, eskuina izan arren. Geldikako jokaldietan ondo astintzen du baloia. Eta, gero, badu zerbait berezia, ez da ohiko jokalaria, gaurko entrenamenduan ikusi dugu hori. Oso ondo mugitzen da erasoan baloirik gabe, eta garrantzitsuena da ona dela azkeneko pasea ematen; horren behar handia geneukan. Talde honetan ez geneukan aukera hori, eta aurreko denboraldiko taldean ere ez.

Nolako taldea da Eibar hau?

Fisikoki maila onekoa, Mendilibarren estilora egokitzeko ona izan behar delako arlo fisikoan, bizi jokatzeko. Gehienek daukate ezaugarri hori. Beste hiruzpalau ezaugarrik ere osatzen dute Mendilibarren estiloa: joan-etorri azkarreko jokoa, goian presio egitea, atzeko lerroa aurreratua egotea eta atzelariak azkarrak izatea. Zelai-erdirako nahi ditu gora eta behera ibiliko diren jokalariak, dinamikoak. Ez du nahi bi euskarrietako bat izatea beti lekua gordeko duena. Hark nahi duen bezala jokatzeko jokalariak baditugu orain.

Gero, badira sei bat jokalari postu batean baino gehiagotan ibil daitezkeenak: Lillok hegalean eta erdian joka dezake atzean; Verdik barrutik eta kanpotik aurrelariaren atzetik; Saulek hegalean eta aurrean; Adrianek euskarria eta hegala tarteka ditzake, aurreko sasoian Javi Larak bezala; Juncak hegaleko bi lekuetan dauka jokatzeko trebezia, aurrean eta atzean; Capa izan daiteke atzelari eta erdilari; eta abar. Aukera asko dauzka entrenatzaileak, eta ona da hori.

Bigarren urtea duzu Lehen Mailako taldea egiten, eta iazko esperientziak balio izan dizu aurten. Zertan?

Negoziatzera joateko orduan hobeto prestatua joan naiz. Ekonomikoki ari naiz esaten. Klubarekin azterketak eta bilerak izan ditugu, eta administrazio kontseiluak ikusi du guk fitxa ditzakegun jokalariek ezin digutela ospa egin dirua ez gastatzeagatik. Gero, gure egitura ere hobetu dugu idazkaritza teknikoan; jokalari gehiago aztertzeko aukera dugu orain. Eta jokalarien ordezkari gehiagorengana heltzeko aukera daukagu orain. Lanak ondo banatu ditugu jokalariak fitxatzeko orduan. Merkatuan gure lekua hobea izan da, eta, aurrekontu aldetik, aukera handiagoa izan dugu nahi genituen jokalariak fitxatzeko.

Jokalariek diruari bakarrik begiratzen diote eskaintza bat onartzerakoan ala kirol egitasmoak ere badu eragina oraindik?

Oraindik, bai. Diruak eragina dauka, baina ez da erabakigarria kasu batzuetan. Guk egin dizkiegu eskaintza onak jokalari batzuei, eta nahiago izan dute Rayora edo Getafera joan, nahiz eta diru gutxiago irabaziko duten han. Bi talde horiek konfiantza handiagoa ematen diete jokalari horiei Lehen Mailan irauteko, eta Eibarrek ez, haien ustez. Diego Llorente Real Madrilekoa ekarri nahi izan dugu, baina Rayora joan da; zergatik? Rayok ez dio gurea baino eskaintza hobea egin, baina jokalariak Madrilen bizitzen segitu nahi izan du.

Denboraldi honetako Eibar aurreko sasoikoa baino hobea da?

Taldea egiteko dago oraindik, jokalari berri asko dauzkagu, eta, entrenatzailea ere berria denez, gauzak aldatu egingo dira. Taldeko jokalarien erdia berria dira, eta denbora behar dute oraindik elkar ezagutzeko. Faktore horiek kontuan hartuta, aurreko denboraldiarekin alderatuta, uste dut alderantzizko joera izango dugula: hau da, ez gara ondo hasiko, baina ondo bukatuko dugu. Jokalari berriak ekartzeko orduan, guk bospasei jokalariko zerrenda egiten dugu postuko, eta ekarri ditugun denak dira zerrenda horretakoak. Fitxatutakoekin gustura gaude, baina jakina, gero zelaian ikusi behar da hori.

Eibar mailaz jaitsi egin zen aurreko denboraldian. Zer egin behar du gauza bera ez gertatzeko?

Gauza asko. Luzea da aztertzen, baina azter dezagun. Eibar gara, eta ikusi egin behar da nolako arerio zailak dauzkagun. Gero, fitxaketak egiteko neguko tartean ni oker ibili nintzen. Hobetzeko aukera geneukan, baina ez genuen hobetu; ahuldu egin genuen taldea. Bestalde, bigarren itzulian ikusi genuen zein den benetako Espainiako Liga. Aurreneko itzulian puntu asko atera genituen, baina ikusi genuen gero zein zen benetan gure maila. Lehen Mailan irauteko helburua betetzea oso zaila da hemengo jokalariekin eta gure merkatuarekin bakarrik. Zaila da Espainiako jokalari onak hona ekartzea, aurten batzuk fitxatzea lortu dugun arren. Iragan sasoian, Almeriak bost jokalari kendu zizkigun guk nahi genituen jokalarien artetik, diru gehiago eskainiz, eta gero gure atzetik geratu zen.
0 x

Ipurua_beteta
Clase mundial
Clase mundial
Mensajes: 657
Registrado: Mié May 12, 2010 10:22 pm
Ubicación: Eibar

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por Ipurua_beteta » Sab Ago 22, 2015 10:37 am

Oso ona. Eskerrik asko!
:)
0 x

markolsa100
Liga de Campeones
Liga de Campeones
Mensajes: 434
Registrado: Jue Jul 09, 2015 2:19 pm

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por markolsa100 » Sab Ago 22, 2015 11:10 am

¿Alguien me puede explicar de qué va el tema? No soy de Euskadi.
0 x

Beasti
Legendario
Legendario
Mensajes: 1057
Registrado: Jue Jul 02, 2015 1:07 pm

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por Beasti » Sab Ago 22, 2015 12:27 pm

Elkarizketa oso interesgarria da gauza asko argitzeko, ta eskertzea olako erantzunak.
Lan bikaina Fran.
0 x

Bari
Liga de Campeones
Liga de Campeones
Mensajes: 439
Registrado: Lun Jul 01, 2013 8:51 am
Ubicación: Nafarroa

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por Bari » Sab Ago 22, 2015 1:15 pm

Eskerrik asko elkarrizketa forora ekartzeagatik. Gauzak barrutik nola funzionatzen diren ezagutzea oso interresgarria iruditu zait. Beste alde batetik, Pantic etorri ta gero, atzelarietako zerrenda itxita zegoela pentsatzen buen. Franen hitzak irakurri ondoren ezetz ematen du.
0 x

Bari
Liga de Campeones
Liga de Campeones
Mensajes: 439
Registrado: Lun Jul 01, 2013 8:51 am
Ubicación: Nafarroa

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por Bari » Sab Ago 22, 2015 1:19 pm

markolsa100 escribió:¿Alguien me puede explicar de qué va el tema? No soy de Euskadi.
Explica como se desarrolla el trabajo en el tema de fichajes desde dentro. Pone ejemplos de fichajes para explicar las dificultades para fichar de un equipo como el Eibar. También comenta los casos contrapuestos en cuanto a plazos y dificultades. Por ejemplo el caso de la incorporación de Adrián fue rapidísima y, por contra, la de Bastón muy complicada.
Saludos.
0 x

markolsa100
Liga de Campeones
Liga de Campeones
Mensajes: 434
Registrado: Jue Jul 09, 2015 2:19 pm

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por markolsa100 » Sab Ago 22, 2015 1:23 pm

Bari escribió:
markolsa100 escribió:¿Alguien me puede explicar de qué va el tema? No soy de Euskadi.
Explica como se desarrolla el trabajo en el tema de fichajes desde dentro. Pone ejemplos de fichajes para explicar las dificultades para fichar de un equipo como el Eibar. También comenta los casos contrapuestos en cuanto a plazos y dificultades. Por ejemplo el caso de la incorporación de Adrián fue rapidísima y, por contra, la de Bastón muy complicada.
Saludos.
Muchas gracias Bari. Desde Madrid, Aúpa Eibar!!!!!
0 x

Avatar de Usuario
locolacolina
Legendario
Legendario
Mensajes: 3824
Registrado: Mié Sep 26, 2007 1:18 pm

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por locolacolina » Sab Ago 22, 2015 1:32 pm

También dice que hemos hecho ofertas económicas mejores que Rayo y Getafe.
0 x

markolsa100
Liga de Campeones
Liga de Campeones
Mensajes: 434
Registrado: Jue Jul 09, 2015 2:19 pm

Re: Fran Garagarzari elkarrizketa

Mensaje por markolsa100 » Sab Ago 22, 2015 1:38 pm

Los fichajes son mucho mejores que los del año pasado, en principio. Aumentan mucho la calidad del equipo.
0 x

Responder

Empresas que Colaboran con Eibarpool

Si tienes una empresa en Eibar o alrededores, o simplemente eres simpatizante del equipo y quieres ayudar a mantener este foro sin publicidad,
realiza una transferencia bancaria de 50€ a la cuenta de BBVA: ES3401829465610204626437 y patrocinaremos tu empresa durante un año con un enlace en esta sección.

Asociación de accionistas Beti Eibar | Thelecer | Penya Giro Ona Catalunya

Foro no Oficial de la SD Eibar Sociedad Deportiva